Diseño Web: Good Wave Studio

 WINX AIR KOLTXOIA


MOLDAGARRITASUNA ETA IRMOTASUNA OREKA BIKAINEAN

Moldagarritasunaren edota irmotasunaren artean aukeratu beharrik ez izateko, Lattoflex etxeak Winx Air sortu du, koltxoiaren kontzeptu berria eta berritzailea. Winx Air koltxoietan, punta-puntako 3 teknologia konbinatu ditugu: Sensus®, Dryfeel® eta Latex % 100 naturala.

Koltxoiaren barrualdea, batetik, latex % 100 naturalekoa da, moldagarritasun bikaina eskaintzeko eta, bestetik, Dryfeel® dauka, irmotasuna erregulatzeko.

Dryfeel® milioika zelula irekik eta erresistentek osatzen dute. Egiturak aire ganbera sortzen du koltxoiaren barrualdean, eta horrek aparteko arintasuna sentiarazten du. Dryfeel® latex naturalak eskaintzen duen moldagarritasunerako aparteko osagarria da.

Kanpoko zorroan dauden hiru dimentsioko 3-mesh sarezko panelek leiho moduan egiten dute lan; hala, hobetu egiten dute koltxoiaren barrualdeko eta kanpoaldeko airearen zirkulazioa.

Zorroa 400 g zuntz hipoalergenoz beteta dago eta Sensus® bigungarria dauka; hau da, material biskoelastiko termosentibera, etengabeko moldagarritasun oso atsegina ematen duena.
•   Koltxoi hipoalergenoa.
Latex % 100 naturala.
18 cm-ko nukleoa, koltxoi osoan sakabanatutako aireberritzeko kanal bertikalekin, eta 3 cm-ko Dryfeel® aireztapen xafla.
Erosotasunerako 7 eremu ergonomiko.
Zorro aldagarria, 3-mesh aireztapen txertatzeekin, eta albo bietan bigungarria jarritako Sensus® material biskoelastikoa.
Somier finkoetarako eta artikulatuetarako.
Koltxoi itzulgarria.
Altuera, guztira: + - 23 cm.
Zorroaren konposizioa: biskosa % 59, poliamida % 29, poliesterra % 12.

>> gora itzuli
Lizardi Plaza 2, Tolosa - Tolosa Etorbidea 19 (Antiguoa), Donostia - Peña eta Goñi 16 (Gros), Donostia