Diseño Web: Good Wave Studio



Premisa argi eta garbi dago: lo ondo egitea lagungarria da zure osasunerako, zure ongizaterako, bai gorputzekoa, bai gogo aldartekoa. Pikolin NormActive®.

Lo dagoenari erosotasunik eta harrerarik onena emateko termofoam eta latex material berriekin egindako koltxoiaren irmotasuna, moldagarritasunerako malgukiak dituena.

Ezkerreko menuan, aukeratu ikusi nahi duzun modeloa.



 NormActive®

NormActive® koltxoiek modu ezin hobean konbinatzen dituzte IRMOTASUNA eta MOLDAGARRITASUNA. Malguki bloke liderraren irmotasuna eta atsedenerako material aurreratuenen moldagarritasuna, bezerorik zorrotzenen- tzako ezaugarririk onenak eskainita.



 Normablock®

Normablock® malgukien blokea teknologiaren aldetik aurreratuena dagoen barneko euste sistema da. Bere diseinuak atsedena hartzen duzun bitartean osasuna eta erosotasuna konbinatzeko aukera ematen du, eta ekipoaren erabilbizitza luzea bermatzen du. Normablock® blokeak zuzen mantentzen du bizkarrezurra eta, hala, postura erabat ergonomikoa bermatzen du. Normablock® egitura duten koltxoiak oheen erabateko independentzia eskaintzen duten bakarrak dira eta, horrez gain, gainazal erabilgarri handia eta iraupen maximoa dauzkate.

 SRP (Perimetroa Sendotzeko Sistemak)

Perimetroa sendotzeko sistemak euskarri bikaina eskaintzen du koltxoiaren perimetro osoan, eta horrek segurtasuna zein sendotasuna ematen ditu eta iraupena luzatzen du.



 Latex % 100

Zelula irekien latexezko egiturari esker, ekipoaren barnealdea aireztatu egiten da; horrela, koltxoia garbi mantentzen da eta luze irauten du.

 Zuntz naturalak

Zuntz naturalak, haien erresistentziari eta transpiratzeko gaitasunari esker, osagai paregabeak dira indargetzailea diseinatzeko.



 FibeL-TEX

Ikerkuntzan eta garapenean egindako etengabeko ahaleginen ondorioz, zuntzaren eta latexaren arteko nahasketa lortu da, zehatz-mehatz aztertua. Horri esker, askoz ere hobeak dira moldagarritasuna, bigungarritasuna eta aireztapen efektua.

 Latex % 100

Latexak ehundura atsegina eta leuna duenez, gorputza benetan eroso sentitzen da eta atseden osasungarria hartzen du. Zelula irekien egiturari esker, ekipoaren barnealdea aireztatu egiten da; horrela, koltxoia garbi mantentzen da eta luze irauten du.



 Airestyle System

Alboetako aireztapen balbulei esker, koltxoiaren barrualdean airea etengabe berritzen da. Aireztapen sistemaren bidez, hezetasuna ez da kondentsatzen; hala, handiagoak izaten dira atseden hartzeko ekipoko osagaien iraunkortasuna eta garbitasuna.



 TTC (Total Clean Confort)

Bigungarrian dagoen geruza denez, benetako barrera higienikoa da. Hala, koltxoian osasunerako kaltegarriak diren elementuak sartzea eragozten du. Babes pasibo honetaz gain, TCCk babes aktiboa ere eskaintzen du; izan ere, akaroak, bakterioak eta onddoak gutxitu eta ezabatu egiten ditu, beste tratamendu batzuek ez bezala.

>> gora itzuli
Lizardi Plaza 2, Tolosa - Tolosa Etorbidea 19 (Antiguoa), Donostia - Peña eta Goñi 16 (Gros), Donostia